Esplorazioa Txantxangorrin

Oraingoan, sarrera euskaraz, kideen omenez ;).

Asteburu honetan Txantxangorrin (Bizkaia) ibili gara, topografia egiten.

Topografia asko aldatu da azken hamar – hamabost urteotan. Gogoratzen al zarete zinta metrikoa, klino eta iparrorratza erabiltzen genituenean? Historiaurrea dirudi, baina ez da hain denbora luzea izan. Lehenengo iraultza distantziometro laserra izan zen, gero DistoX, eta orain… tableta! Egia esan, ez da ideia berria; badira urteak PDAk hasi zirela erabiltzen, baina ez zen hedatu.

Ez dakitenentzat, DistoX distanziometro laserra da, txip bati esker distantzia, orientazioa eta inklinazioa aldi berean neurtzen dituena. Lehen bereizirik erosten zen, baina Disto berriak (DistoX2) jada prestatua saltzen da. Berez, topografia lanak izugarriz arintzen ditu, eta pertsona bakar batek ere egin lezake. Bluetooth konexioa izanik, datuak automatikoki jaitsi daitezke portatila edo tablet batera, prozesua arinduz eta akatsak egiteko arriskua gutxituz.

Eta, azken pausua eboluzioan tableta kobazulora eraman eta topografia bertan egitea izan da. Beste programa eta app batzuk badaude ere, Topodroid-ekin aritu gara gu. Android SO-rako diseinatua, oso intuitibo egiten zaigu eta edozein tablet edo smartphonetean erabil daiteke.
Txantxangorri//embedr.flickr.com/assets/client-code.js

Larunbat goizean sartu ginen, vivac-etik pasa eta puntara abiatu. 40 puntu eta 250 metroko topografia egin ondoren bateriarik gabe geratu ginen eta, beraz, esploratzen jarraitu behar genuen. (Zorionez! Gaur ulertu dut laguntzaileen aharrausiak – hasieran – eta gorroto begiradak -bukaeran-, topografia txukuna egiten ahalegintzen naizen bakoitzean!).

Azken sala utzi behar izan genuen haize korrontea nondik zetorren jakin gabe, eta balkoien galeria ezin genuen gehiegi jarraitu. Ikusita ez zela esploratzeko egunik aproposena, amore eman genuen eta vivac-era atzera egin genuen. Lehen erosoa zen baina orain, hari musikalari esker bost estalaktika lortzekotan dago! Hurrengo egunean, berandu altxatu eta patxadaz kalera irten ginen. Sentsazio onak, gaur. Blokeadoreak garbitzen emandako denbora ez da alperrik izan!

Este fin de semana, topogafía en Txantxangorri.

El modo de topografiar ha cambiado mucho en los últimos años. Después de la revolución del distanciómetro láser, llegó el DistoX, y ¡ahora la tablet!. El DistoX es un distanciómetro modificado, que toma en una sola lectura distancia, inclinación y orientación; ahora integrados en el DistoX2. No sólo agiliza mucho la topografía, sino que, a malas, una sóla persona podría hacerlo sin ayuda. Además, la conexión bluetooth permite descargar automáticamente los datos a cualquier dispositivo, acelerando la descarga y reduciendo el riesgo de errores. Ahora, con la tablet, permite hacer la topo sobre la marcha, tomar decisiones en el momento… y salir de la cueva con las tareas hechas. Aunque hay muchos más programas y aplicaciones, notoros utilizamos Topodroid (para Android), ligero y muy intuitivo,

El sábado por la mañana entramos a la sima y, tras un paso fugaz por el vivac, fuimos directemente a punta a topografiar. Agotada la batería, continuamos la exploración, sin demasiados resultados. Así que tuvimos que retirarnos al vivac, que antes no estaba mal pero que ahora, con el hilo musical, anda cerca de conseguir las 5 estalactitas.Al día siguente, retirada tranquila pero con buenas sensaciones. ¡El tiempo dedicado a limpiar los aparatos de barro ha estado bien invertido!

¿Basaura o Basaula?

Inauguramos este blog con un apunte curioso sobre la toponimia de una de las cuevas más emblemáticas de nuestra zona, la cueva de Basaura (¿o Basaula?).

Desde siempre le habíamos llamado indistintamente de un modo u otro, pensando que Basaula era el topónimo antiguo pero que sería una derivación de “Basaura”. Por aquello de que la cueva es surgencia del río Itxako (ura=agua), y cabecera del barranco de Basaura, que cuando la sima se sifona – como ha sucedido este fin de semana –  deja imágenes tan bonitas como esta.

Pero parece ser que el término correcto sería “Basaula”, que deriva de baso (bosque) ahula (débil, flojo…), por las características del bosque en ese término. Ciertamente, la parte alta del barranco conserva algunos ejemplares de haya de buen tamaño, pero formando un bosque bien laxo, que se asienta como puede en un suelo fino y pedregoso…